” Zigortu nazazue, berdin dit, historiak absolbituko nau !”

Ameriketako Estatu Batuek haren lurretik milaka kilometrora dauden herrialdeetan nahi dutena egitea lortu dute  bigarren mundu  gerraren errautsen geroztik . Herrialdeen zerrenda luzea da, luzeegia dudarik gabe. Hala ere, badira 55 urte askatasunaren herrialdeko patioan, Karibean, demokraziak gustuko ez duen zerbait gertatu zela: Kubako iraultza . Nahiz eta askok ideiarik ez izan zer izan zen bizardunen iraultza hori, salbuespen miragarri bat izan zen greziar demokraziak agintzen duen mundu honetan. Kontatu ezin diren faktoreak lerrokatu ziren mirari anti demokratikoa gertatu zedin. Baina, lerrokatu ziren faktoreez  gain, baziren  pertsona batzuk miraria gertatu izana lortu zutenak. Bizardunen artean, bazen bat besteek baina gehiago distira egiten zuena. Distirak, Fidel Castro Ruz izena zuen.

 

Raúl Castro, a la izquierda, con su hermano Fidel. Sierra Maestra en 1957.
Raúl Castro, ezkerrean, Fidel Castrorekin. Sierra Maestra  . St.George, Andrew .(1957) .

 

Fidel Alejandro Castro Ruz Moyarín (Holguín) jaio zen 1926an. Dirudun familia baten jaio zen. Horrek, ikastetxe onetan ikasteko aukera eman zion. Batxilergoa bukatu ostean, zuzenbidea ikasten hasi zen La Habanako unibertsitatean. Eta bertan, ideologikoki eta politikoki formatzen joango zen. Fidelek, txikitatik abilitate bereziak zituen gainontzeko ikaskideekin alderatuta: memoria paregabea, hizlari bikaina, karisma handia … Eta abilitate horiek beste ikaskideen, eta ondoren Kubako herriaren miresmena izaten lagundu zioten. Guzti hori, Kubako estatua Estatu Batuen txotxongilo zelarik. Hau da, nahiz eta bertan gobernu kubatarra egon, eta ez estatubatuarra, bertako lur gehienak amerikarrenak ziren, baita ondasunak ere. Kubak, AEB-ren interes ekonomikoak besterik ez zituen betetzen. Horrez gain, Kuban, mafiak eta drogak nazioa guztiz usteldua zeukan. Gobernua ustelkeri kasuz josia zegoen, eta kaleetan arrazakeria, biolentzia eta hezkuntza falta izugarria nagusi zen. Testuinguru horretan, Kuban mugimendu idenpendentista eta nazionalistak indarra hartu zuten, bertako egoera aldatzeko prest.

fidel_castro_enrique_meneses_110413.columnas_8
Fidel Castro Sierra Maestran irakurtzen. Meneses, Enrique. (1958)

Kubako Partidu Ortodoxoak indarra hartu zuen egora horretan. Eta hauteskundeak irabazteko nahian zebiltzan. Hala ere, 1952an Fulgencio Batistak estatu kolpea emanez ez zuen hauteskunderik egiteko aukerarik eman. Boterera iritsitakoan diktadura gogor bat ezarri zuen. Oposizioari eta erregimenaren aldekoak ez zirenei gogor erantzunez. Horrek, nazionalismo eta demokrazia ideiak are indartsuagoak egin zituen Kubako herrian. Kubako herria baldintza oso txarretan bizi zen, eta behartasun gorria zen nagusi Kubako kaleetan. Aldaketa, ordura arte botoen bidez etorriko zela ematen zuen. Hala ere, diktadura ezartzean, armen beharra ikusi zuten gizarteko hainbat alderdik. Horietako bat, Partidu Ortodoxoaren gazteen erakundea zen, Fidelek zuzendua.
1953ko uztailaren 26an Fidel eta bere kideek Moncadako Kuartela erasotu zuten. Erasoa porrot izugarria izan zen. Kideetako batzuk erailak edo torturatuak izan ziren. Fidel eta beste kide batzuk aldiz, atxilotuak izan ziren. Urriaren 16an eginiko epaiketa famatuan Fidel Castrori 15 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Hala ere, herriaren presioa zela eta, 2 urte bakarrik eman zituen kartzelan.

 

“Edonon  , edonorekin eta edonola dagoela, Fidel Castro irabazteko dago”.

Gabriel García Márquez, 2006

 

Fidel Castro en Santa Clara, liberada anteriormente por Che Guevara, discurso desde el ayuntamiento, enero 1959
Fidel Castro Santa Clararan ; Udaletsetik Diskurtsoa. Glinn, Burt.(1959ko urtarrilaren 5a) .

 

Kartzelatik atera zenean, Mexikora erbesteratua izan zen, bere kide batzuekin batera. Bertan, Kuba berriz erasotzeko entrenatzen ibili ziren, eta Ernesto “Che” Guevara ezagutu zuen. Kubako erasoa, La Habana eta Santiago de Kubako altxamendu popularrekin batera izan beharra zeukan. Eta horrekin, Batistaren diktadura kendu eta Kuban benetako demokrazia bat ezarri. Hala ere, erasoa porrota izan zen berriz ere. Izan ere, Mexikotik Kubarako ibilbidea 2 egunez luzatu zitzaien. Eta horren ondorioz, altxamendu popularrarekin ez zuen bat egin. Kubara iritsitakoan, erasoa osatu behar zuten 80 iraultzailetatik 20k bakarrik biziraun zuten. Eta bizirik ateratakoak Sierra Maestra mendikatera abiatu ziren, Gerrillen Guda deitzen ziotena praktikara eramatera. Sierra Maestran 2 urtez borrokatu ostean 1959. urteko Gabonetan Batistaren gobernu ustela kendu zuten. Baina, zer ezarri behar zuten haren ordez ? Fidel Castro iraultzaren buru agertu zen. Eta 1960. urtean Kubako Iraultzaren ondorioak ikusten hasi ziren: enpresa estatubatuarrak nazionalizatu, Batistaren gobernuan egondakoei epaiketa iraultzaileetara eraman … Eta guzti hori Fidelek paregabe egin zuen. Kubako herria Fidelekin zegoen. Testuinguru horretan Fidelek Kuba estatu Sozialista izendatu zuen. Iraultza Kubako independentziaren heroi zen Jose Martíren ideia eta Marxista-Leninista ideiekin osatu zuen.

Hala ere, dena ez zen arrosa kolorekoa izan Kubak hasiberri zuen etapa horretan. Berehala hasi ziren zailtasunak Fidelen gobernuan: estatubatuarren blokeo ekonomikoa, CIAren sabotajeak, Castro hiltzeko saiakerak …

 

fidel sierra.jpg
Fidel Castro Sierra Maestran. Meneses, Enrique. (1958)

 

Fidelek, eta haren gobernuak zailtasun gogor horiek aurrera eraman zituzten. Fidelek herriaren kohesioa eta animoak mantentzeko ahalmena zeukan bere hiztun-aldi luze eta hunkigarri horiekin. Eta Kubako herria gogor eta indartsu agertu zen Iraultzak jasan zituen eraso gogorretan. Kubako Misil Krisia, Bahia de Cochinos-eko erasoa, blokeo ekonomikoa … izugarrizko zailtasunak izan ziren. Baina, aurrera eramatea lortu zen.

 

 

 

Fidel Castro oso gizon argia zen. Bere erabaki azkar eta eraginkorrekin zenbait egoera lazgarri saihestu zituen Kubako herriak. Kubako Misil Krisia izan zen dudarik gabe Kubako Iraultzak izan duen momentu arriskutsuena. Eta hor ere defenditzen jakin zuen Fidelek, eta Kubako herriak.
Fidel Castro iraultzaren ontzian kapitaina izan da. Ontzian animorik ez zegoenean, berak altxatu zituen gainontzeko marinelen begiradak eta itxaropenak. Erabaki garrantzitsuetan beti azkartasunez jokatu zuen, eta zituen baliabide urriak izugarri aprobetxatu zituen. Itzali ezin daiteken argi izpi bat. Superpotentzia erraldoia zapaltzen saiatu den lurraldea nabigatzen jakin du. Eta nik uste Fidel pertsona erreal bat baino gehiago itzali ezin den argi izpi bihurtu dela.

 

castro1-tmagArticle.jpg
Fidel Castro Richard Eder kazetariarekin.                                                        Eder, Richard. (1964).

 

Nahiz eta Fidelen agindupean eginiko ekintzekin eszeptiko izan behar den, ezin da ahaztu Fidelen garrantzia Historian. Erraldoi bat aukeratzekotan, Fidel hautatuko nuen. Izan ere, Erraldoienik handienak ere ezin izan du haren ontzia ondoratzerik izan. Ontziaren norabidea zein den ez dakigu oraindik, baina ontziaren argi izpiak luzarorako jarraituko du itxaropenik gabe dabiltzan ontzientzat.

Mikel Gaztañaga Cinto

 

 

BIBILOGRAFIA

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s