«Ez da gezurra esan didazula,zineztu ezin zaitudala da izutzen zaidana».

 

  • Nor zen Friedrich Nietzsche? Haren bizitzaren datu garrantsitzuenak.

Friedrich Nietzsche Prusian, Röcken konkretuki, 1844ko urriaren 15an jaiotako filosofo eta filologo alemaniarra izan zen. XX.mendean eragin handia eduki du, bai oso aztertua bai eztabaidatua izateagatik, eta XIX.mendeako pertsalari modernoetako bat izan da.

Teologia eta Filologia Klasikoa ikasten hasi zen Bonnen, baina teologia ikasketak utzi zituen. 1865. urtean, Leipzigko unibertsitatera joan zen, non Schopenhauer eta Wanger ezagutu zuen. Hiru urte geroago, Basileako unibertsitateko katedradun izendatu zuten. Gero eta interes gutxiago zuen filologian eta gehiago filosofian. Bere idazlan gehienak 1878tik 1888ra bitartean idatzi zituen; oso kritikoa izan zen inguruan zuen guztiarekin, erlijioa, filosofia, sozialismoarekin…  Nahiz eta gaur egun oso filosofo ospetzua izan arren, bere momentuan ez zuen arrakastarik izan. (Wikipedia, 2015)

Nietzscheren garaian, Europa osoa aldatzen ari zen, iraultza handia baitzegoen: Frantzian iraultza frantzesa, Ingalaterran irauntza industriala, zein gero eta zabalagoa zegoen Europa osorako, imperialismoa eta potentzia indartsuenak berriz atera ziren itsasora kolonia berriak bilatzeko nahian. Horregatik, mobimendu sozial berriak agertu ziren, liberalismoa, nazionalismoa eta sozialismoa adibidez.(Filo, 2011)

 

  • Nietzscheren pentsamendua.

Filosofo honen proposamena Mendebaldeko kulturaren balioa eta oinarri guztiak suntsitzea da. Nietzscherentzat 2000 urteotan zehar gizakiak egin dituen aurrerapenak okerrak izan dira; hori dela eta, kritau-moralaren balioen handiagotzea saihestea nahi du. Horrek metafisikaren kontrako kritika sakon eta oldarkor bat ekarren du. (Odriozola, 2012)

Nietzschek Heraklito, Anaxagoras, Tales eta Anaximandro goraipatzen ditu eta haietik eragina izaten du bere pentsamendurako. Berarentzat, metafisikak uko egin dio mundu fisikoari;  bestalde, bizitzaren mamia ezin daitekela kontzeptuen bidez adierazi oinarritzen du. (Odriozola, 2012)

Bitalismoari kontra egiten zioten bi joera deskribatzeko, Nietzschek Apolo eta Dionisios pertsonai Greziarrak erabili zituen. Apolo argitasunaren eta orekaren jainkoa zen; Dionisios, ordea, gaua, ardoa eta sexuaren jainkoa zen. Jainko bi hauek ezin dute bata bestea gabe bizi, guztiz kontrakoak izan arren. Filosofo honek, Dionisios eta Apolorekin batera sozietatea behar duen oreka bilatu nahi du, Supergizakiaren morala Dionisiok dentzen du-eta.(Filo, 2011)

Nietzscheren ustez, gizaki bakoitzak bere barnean bizitzarako helmuga aurkitu behar du, jainkoa eta munduaren artean alderik ez baitago. Hori dela eta, erlijioak sortutako transzendentzia gizakia makurrarazi duela eta  jainkoari aitortzen zaizkion indarrak gizakiak bere barnean dituen ahalmenak baino ez direla pentsatzen du.(Odriozola, 2012)

Nihilismoari buruz ere hitz egiten digu Nietzschek, jainkoaren heriotzaren ondorio bat da-eta. Nietzschek proposatzen du aintzinako kulturaren balioak desagertu behar direla, nihilismoa inposatzeko. (Filo, 2011)

Nietzschek moral kristau tradizionala alde batera uztea eta moral berria ezartzea nahi du, lehena kaltegarria delako eta, bigarrena, poza eta indarraren alde dagoelako. Moral tradizionala bizitzaren kontrako morala dela esaten du, moral honen izenean kontzientzia morala egokitzen baitu gizakiaren baitan. Kristautasunaren aurkako kritika egiten du, erlijioa beldurretik sortzen dela esaten. Berak erlijio arauen aurka jotzen du, mundu erreala despreziatzen duela esaten baitu. Bere esaldi ospetzuenetako bat «Jainkoa hil da» da, bere iritziz, gizakiak bakarrik bete lezake jainkoak uzten duen lekua, jainkoa desagertzean ere hari atxikitako kristau baloreak eta morala desagertzen baitira. Hori desargerturik, gizakiak ez dio munduari erreparatuko, baizik eta gizakiaren jatorrizko indarrari. Horrela, supergizakia aurkezten digu «Honela mintzatu zen Zaratustra» liburuan, Nietzscheren libururik ospetzuena. (Odriozola, 2012)

 

  • Nietzsche eta nazismoa

Nietzscheren azalpen ironikoak bide ematen dio hainbat estrapolazioaren autoreei. Filosofo honen idazki asko aztertu egin dira zentzu bikoitza bilatzeko eta Nietzscheren emozio eta ideologia ezkutua aurkitzeko. Hori dela eta, aldizka parekatzen dute Nietzsche nazismoarekin.

Nietzscheren supergizakia da nazismoarekin gehien alderatu den elementua, Hitler berak supergizakiarekin amets egin zuen: «Nire ametzan etorkizuneko supergizakia ikusi dut: guztiz sorgorra da, ez du gure minen aldeitasunik eta jasanezina dela usten dut».

Hainbat konspirazio egon arren, ez daude probarik Nietzschek nazismoarekin kidetzen zuela esateko. (Bravo, 2011) eta (Vasallo, 2007).

 

 

  • Nietzscheren aipamen ospetzuenak

«Tximinoak oso onak dira gizakiak haietik leinukoa izateko».

«Maitasunagatik egiten den guztia, ona eta txarraren haratago egiten da».

«Fedea izatea egia jakin nahi ez izatea da».

«Bakarrik etorkizuna eraikitzen duenak iragana epaitzeko eskubidea du».

 

ERREFERENTZIAK

Deja un comentario